Euskal Herria Batera ekimenak deituta, minutuko isilunea egin dute 12:30ean hildako guztiak oroitzeko. Ondoren, Txoriak txori abestia kantatu dute, eta Ikusi mendizaleak kantuarekin amaitu dute deialdia. Azkoitiko Altzibar auzoko Anaitasuna plazan eta Trenbidearen Zumardian, esaterako, bat egin dute ekimenak deitutako ekintzekin. Bozgoragailuetatik edota trikitixa doinuekin girotu dituzte eguerdian balkoiak eta leihoak, bideo honetan ikusi daitekeen moduan.