Gaur, apirilak 12, Aberr Eguna da Euskal Herrian. Gainerako euskal herritarrekin batera, azkoitiar askok zintzilikatu dituzte ikurrinak, Nafarroako banderak eta gorri, berde eta zuri koloreko oihalak etxeko leihoetan eta balkoietan. Askok eskuz marraztuta, batzuk oihalak moztu eta josita, eta besteek aurrez etxean zituztenak aterata, baina herriko gune guztietan ikusi dira ikurrak.
Euskal Herria Batera ekimenak ikurrinak eta Nafarroako banderak balkoi eta leihoetara ateratzera animatu ditu herritarrak. 12:30ean, minutu bateko isilunea gorde da Azkoitiko hainbat txokotan hildakoen omenez, eta gero, Txoria txori eta Ikusi mendizaleak kantuak abestu dituzte.