Eusko Jaurlaritzaren eta Azkoitiko Udalaren "transparentzia falta" salatu du ELA sindikatuak. Sindikatuak azal duenez, hondakinen gaiaren inguruan gizarteak "arreta piztuta" duela azaldu du, eta gai honetan Eusko Jaurlaritzak eta Azkoitiko Udalak egin duten kudeaketa "salagarria" dela adierazi du. "Prozesu osoa isilpean eraman dute. Inongo informaziorik eman gabe, beraien izaeraren parte den transparentziarik gabe", adierazi du.
Azkoitiko Udalak hondakin gune berria "garbigune bezala saldu" nahi duela ere adierazi du ELAk. "Dagoen informazio urriaren arabera, edozer gauza jaso dezkaeen zabortegi bezala bukatu dezake. Zaldibarren gertatu bezala", esan du sindikatuak.
Hondakin planta honen aurrean "orain arteko jarrera" izango duela aurrera du ELAk. "Orain arte bezala jarraituko du ELAk, kontrola eta transparentzia exijitzen, eta benetako ekonomia zirkularraren eta industria politika jasangarriago baten aldarria egiten. Beste Zaldibar bat ireki ez dadin", azpimarratu du sindikatuak. Halaber, Azkarateko proiektua sindikatuak exijitzen duen "ekonomia zirkularretik urrun" dagoela azaldu du. "Urtean 200.000 tona jasotzeko instalazio bati buruz ari gara, hondakin arriskutsuak gordetzeko instalazio bat eta zabortegi bat ere hartzen dituena; beraz, ekonomia zirkularretik urrun dagoen proiektu bat dela ondoriozta dezakegu", azpimarratu dute.