'Gorabeherak '(2): Marylin Monroe

Maxixatzen.eus

Umorearekin, zerura edo infernura. Gorabeherak kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, Ttap aldizkari digitalerako ekoiztua eta Maxixatzen.eus-en ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Marylin Monroe da bigarren ataleko protagonista.

Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dute Ttap-eko kideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide