XX. mendean kontrabandistek zeharkatutako bidexketan oinarrituta, udaleku ibiltaria antolatu dute abuztuan Oiartzungo Arritxulok, Arantzako Aterpek eta Beintza-Orbela aterpetxeek. Egitasmoak laugarren urtea beteko du eta Euskal Herri osoko gazteek parte hartzen dute.
Aiako Harriko, Artikutzako, Mendaurreko eta Leurtzako paraje ederrez gozatzeaz gain, erreka bainuan, zuhaitz parkean eta espeleologian ere trebatuko dira gazteak.
Ibilaldiak egunez eginen badituzte ere, "gau lana" nolakoa zen ezagutzeko, afal ondoko solasaldi bat izanen dute kontrabandoan aritutako protagonistekin.
Abuzturako bi txanda antolatu dituzte, gehienez hogei lagunekoak: abuztuaren 2-8 eta abuztuaren16-22. Prezioa: 285 euro.