Streaming bidezko atzoko bertso saioa, osorik

Maxixatzen.eus

Bertso saio berezia eskaini zuten atzo arratsaldean Eneritz Artetxek, Jokin Urangak, Beñat Lizasok, Jon Gurrutxagak eta Iñigo Mantzizidor Mantxik Urolako Komunikazio Taldeko hedabideetan, tartean Maxixatzen.eus-en. Bakoitza bere etxetik, Hangouts erabiliz, streaming bidez eta zuzenean aritu ziren bertsolariak, herritarrek jarritako gaiei zein bestelakoei bertsoak jarriz, Jon Zaldua gai-jartzailearen gidaritzapean. Bertso saio berezi horrek eman zuena osorik ikus daiteke bideo honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide