Maxixatzen Azkoitiko herri aldizkariko lantaldea ere ezohiko egoeran ari da bere jarduna egiten, eta hainbat erabaki hartu behar izan ditu larrialdi egoera dela eta. Horietako bat da Maxixatzen aldizkariaren apirileko zenbakiari dagokiona; izan ere, taldeak erabaki du alarma egoera bertan behera uztean egitea aldizkariaren bazkideei paperezko edizioaren etxez etxeko banaketa.
Dena den, horrek ez du esan nahi Maxixatzenek bien bitartean aldizkaria argiaratuko ez duenik. Hain zuzen ere, datozen egunetan izango da Maxixatzenen 397. zenbakia irakurgai webgune honetan. PDF formatuan jarriko da ikusgai Maxixatzen.eus-en, eta gainera, edukiak banaka ere irakurri ahal izango dira datozen egunetan.
Egin zaitez Maxixatzenen bazkide!
Maxixatzen herri aldizkariaren bazkide egin zaitezke, urteko 25 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Maxixatzen herri aldizkaria jasoko duzu hilero eta beste hainbat abantaila izango dituzu; besteak beste, Maxixatzeneko bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek honako bazkidetza formularioa bete dezakete, 688 84 63 51 telefono zenbakira deitu edota maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora idatzi.