Azkoitiko parrokiaren arduradunek aspalditxotik zuten webgune bat martxan jartzeko asmoa, eta koronabirusak eragindako konfinamendua izan dute aitzakia asmo hori egia bihurtzeko. Herritarrek elizara joaterik ez dutenez, meza etxetik jarraitzeko aukera izango dute aurrerantzean YouTube bidez eta baita azkoitikoparrokia.com atarian. Mezaz gain, otoitzerako gogoetak eta beste hainbat eduki ere eskainiko dituzte webgune horretan.