Adinekoen egoitzak eta eguneko zentroak ixteko agindua eman du Aldundiak

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 14a, 09:49

Azkoitiko San Jose egoitza.

Adinekoen egoitzetan kontrol zorrotzak ezarri zituzten hasieratik. Pauso bat aurrera emanaz, atzo egoitzak eta eguneko zentroak ixteko agindua eman zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Gizarte Politikako Departamentuak Gipuzkoako adinekoen egoitza eta eguneko zentro guztien aldi baterako itxiera erabaki du, Azkoitiko San Jose egoitza tartean.

Erabaki honen aurretik, egoiliarrek pertsona bakarraren bisita jaso zezaketen egunean zehar, eta egoitzan sartzerako orduan kontrol neurriak pasa behar izaten zituzten bisitariek, tenperatura hartzea kasu. Atzo arratsaldean hartutako neurriaren ondoren, adinekoen egoitzak itxita egongo dira. Egoiliarrek ezingo dute bisitarik jaso, baina senitartekoekin bideokonferentzien bidez jarri ahal izango dute harremanetan.

Egoitzekin batera, eguneko zentroak ixteko egindua ere eman du aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak. Hala, zerbitzu hauek etenda geratuko dira, eta aiton-amonek etxean geratu beharko dute agindu berririk eman arte. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide