Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bertan behera utzi ditu ekintza guztiak

Maxixatzen.eus

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo hartutako neurriari jarraituz itxiko dute elkartea.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak jakinarazi duenez, elkarteak antolatutako ekintza guztiak bertan behera utzi dituzte. Atzo, asteazkena, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hartu zuen neurria COVID-19 pandemia geldiarazteko helburuarekin.

Halaber, elkarteko ileapaindegiark zabalik jarraituko du, eta harremanetan jarri nahi izanez gero, telefono bidez deitu beharko da ileapaindegira. Plaza Ondoko batzordekideek azaldu dutenez, gaurtik abisu berria eman arte egongo da itxita Plaza Ondo elkartea.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide