Bi pertsona hil ziren ostiralean, su hartu zuen txurro denda ibiltariaren barruan. Txurro dendan lan egiten zuten bi gazte horien heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean herriko plazan, Langileria antolatu, miseria borrokatu leloarekin. Hainbat herritarrek egin du bat Azkoitiko Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak "ostiraleko erailketak salatzeko eta langile antolakuntzaren beharra aldarrikatzeko" deitutako kontzentrazioan.
Gaurko elkarretaratzearen deitzaileek oharra plazaratu dute deiarekin batera.