Bi pertsona zauritu dira gaur, astelehena, Azkoitiko saihesbidean, Eroski supermerkatu pareko biribilgunetik Altzibar aldera doan tunelaren parean, izan den trafiko istripuan. 15:05 inguruan jazo da bi autoren arteko ezbeharra GI-631 errepidean, eta Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i jakinarazi dionez, suhiltzaileek atera behar izan dituzte zauritutako bi lagunak beren autoetatik.
Larrialdi Zerbitzuak, Azpeitiko suhiltzaileak eta Ertzaintza istripuaren lekuan izan dira, eta zauritutako pertsonak Zumarragako ospitalera eraman dituzte. Trafikoak moztuta jarraitzen du oraindik bi norabideetan, une honetan errepidea garbitzen ari baitira.