Pedro Muñoz eta Jone Zabaleta korrikalariek osatutako bikoteak Beasaingo Herri Lasterketa Mistoa irabazi zuten atzo, igandea. Zazpi kilometroko proba 24 minutu eta 55 segundoan amaitu zuen bikote azkoitiarrak; gainera, minutu eta erdian hobetu zuen aurrez zegoen errekorra. 50 bikotek parte hartu zuten proban, eta azkoitiarrek osatutakoa izan zen lehena.