Aurtengo festetako egun nagusia ospatu dute gaur Baztarrikalden. Eguerdian, zezen txikiak eta poniak atera dituzte Oteiza frontoietan, gaztetxoentzat. Arratsaldean, berriz, asto probarekin urteroko hitzordua izan dute.
Jose Astarbe XI. Saria izan da gaur Baztarrikalden jokatu dutena. Itziarko Aitor Gointziarrenen, Azkoitiko Txibilterren eta Zumaiako Valentin Eizagirren astoek parte hartu dute aurtengo deman, hurrenkera horretan. Iaz bezala, Txibilterrentzat izan da garaipena Baztarrikalden. 67 plaza eta erdi osatu ditu azkoitiarraren astoak 20 minututan, 66 plaza bete dituen Gointziarrenen astoari plaza eta erdiko aldea atereaz. Eizagirrerenak, berriz, 65 plaza egin ditu.