San Juan futbol zelaiaren eta Juin industrialdearen artean zuhaitz handi bat erori da bidegorriaren gainera, eta ondorioz, zati horretan itxi egin dute bidegorria. Azkoitiko Udalak eman du horren berri sare sozialetan. Udalaren arabera, "astelehena arte gutxienez" itxita jarraituko du bidegorri zati horrek, "Gipuzkoako Foru Aldundiak garbitzen duen arte". Izan ere, foru erakundeari dagokio bidegorri horren mantenimendua.