Martxoak 8 - 2020

Saihesbide azpiko horma bat margotu dute hainbat gaztek

Maxixatzen.eus

Atzo, ostirala, egin zuten mural margoketa Azkoitia BHI ondoko horma batean.

Atzo, ostirala, Artxamendi Topalekuko eta Ludotekako hainbat gaztek saihesbide azpiko horma bat margotu zuten, Azkoitia BHI ikastetxearen alboan. Horma zuriz margotuta, borobil more bat eta honako esaldi hau margotu zituzte gazteek: "Omendu nahi ditugu emakume denak, itzaletik irtetzen ausartu zirenak, florero izateari utzi ziotenak, jardin haundi hontako lore ederrenak".

Argazkiak: Artxamendi Topalekua

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide