Dekorazio gehigarria banatuko du Maxixatzenek aldizkariarekin batera

Maxixatzen.eus

Maxixatzen Herri Komunikabideak egunotan banatuko du martxoko aldizkaria, eta ale horiekin batera, dekorazio gehigarria ere jasoko dute Maxixatzeneko bazkide direnek.

Gaur hasiko da Maxixatzen Herri Komunikabidea martxoko aldizkaria banatzen, eta ale horiekin batera, dekorazio gehigarria ere jasoko dute Maxixatzeneko bazkideek. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat adituk eta profesionalek dekorazioarekin lotutako hainbat azalpen eman dute. Uztarria, Baleike eta Urola Kostako Hitza hedabideetako harpideek ere jasoko dute gehigarria beren etxeetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide