Akordeoi eta biolin kontzertua eskaini dute Bizkargi eskolako ikasleek

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 5a, 19:43

30 lagun inguruk akordeioa eta biolina joaz Elkarguneko Oteiza aretoa girotu dute.

Gaur, osteguna, biolin eta akordeoi entzunaldia eskaini dute Bizkargi eskolako ikasleek. Elkarguneko Oteiza aretoa goraino beteta zela eman dute kontzertua. Akordeoia edo biolina eskuetan izan dituzten 30 ikasle inguruk hemezortzi abesti ezagun eskaini dituzte. Amaieran, gainera, biolin eta akordeoi doinuak uztartu dituzte agurreko abestia jotzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide