Atzo, asteazkena, kirolean bizitako esperientziak azaldu zituzten Intza Lizarazu Añares Rioja ISB taldeko saskibaloi jokalariak eta Libe Urtzelai Anaitasuna futbol taldeko futbol jokalariak, Artxamendi Topalekuan. Gorka Zubizarreta Artxamendi Topalekuko begiraleak egin zituen moderatzaile lanak.
Bi kirolariek egunerokotasuneko betebeharrak eta kirola nola uztartzen dituzten azaldu zuten, besteak beste. Horrez gain, haurtzarotik gaur egunera bitartean emakumezkoen kiroletan zer nolako aldaketak ikusi dituzten ere azaldu zuten. Hainbat lagunek adi-adi jarraitu zuten Lizarazuren eta Urtzelairen solasaldia.