Esperientziak irakatsitakoa soinean hartu eta bide berri bati ekin dio musikaren munduan Bulego taldeak. Azalberrituta itzuli dira gainera; hainbat urtez Passepartout izenpean aritu ostean, Bulego izenarekin hasi baitute ibilbide berria Tomas Lizarazuk, Jontxu Apek, Ruben Lizarraldek, Itziar Beitiak eta Xabi Arrietak.
Ostiralean, martxoak 6, Donostiako Tabakaleran doako kontzertua eskainiko du Bulego taldeak. Taldearen berri eman nahi dute zuzeneko lehen kontzertaun, baina horrez gain, "buruan geldituko zaion gaua" eskaini nahi diete entzuleei. Zuzeneko lehen emanaldia eskaintzeko, "urduritasun puntuarekin" eta "gogotsu" daudela azaldu dute.
Maialen Etxaniz kazetariak elkarrizketatu ditu Tomas Lizarazu eta Xabi Arrieta Bulego taldeko kideak. Hainbat gairi buruz hitz egin du bikoteak Etxanizekin: