Txerloia parean, zuhaitz bat erori da Azkoitia eta Azpeitia arteko errepidera

Maxixatzen.eus

Gaur goizean, 08:30 aldera, zuhaitz bat erori da Azkoitia eta Azpeitia arteko GI-631 errepidera, Txerloia parean. Auto bati kalteak eragin dizkio, eta trafikoa txandaka bideratzen ari da Ertzaintza, errepidea garbitu bitartean.

Zuhaitz bat erori da gaur goizean, 08:30 aldera, Txerloia parean; Azkoitia eta Azpeitia arteko, GI-631 errepidera. Ondorioz, auto batek kalteak izan ditu, baina ez da zauriturik izan. Zuhaitza errepidetik kentzen eta bidea garbitzen duten bitartean, trafikoa txandaka bideratzen ari da Ertzaintza. Ondorioz, errepidearen bi aldetara auto ilarak sortu dira.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide