Datorren zapatuan, martxoak 7, Unidad Alavesa eta Arkada Social musika taldeek kontzertuak izango dira, herriko plazan. 22:30ean hasiko da Um Blem Ble Azkoitiko tabernarien elkarteak antolatutako lehen emanaldia.
Unidad Alavesa 2017. urtean sortu zen Ataunen (Gipuzkoa), eta urte berean kaleratu zuen lehen diskoa; bigarren bat ere argitaratu zuen urte batzuk beranduago. Country-folk-rock estiloko musika jotzen du musika taldeak. Unidad Alavesa taldeko kideak beste hainbat musikarirekin eta talderekin aritutakoak dira: Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, Fiachras, Brigada Criminal, Bizardunak eta Los Zopilotes Criminal, besteak beste.
Arkada Social taldea, berriz, Arrasaten (Gipuzkoa) 1997an sortutako musika taldea da. Laukoteak osatzen du punk-rock estiloko taldea. Taldekideak, ordea, beste hainbat taldetan aritutakoak dira. Des-kontrol, Jukebox eta Cool Circus, besteak beste. Etenaldia izan zuen musika taldeak, eta desegin ere egin zen, baina 2008. urtean berriz itzuli zen agertokietara. Guztira zazpi disko argitaratu dituzte.