Emeterio eta Zeledonio eguna ospatuko dute bihar Martitten

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 2a, 12:15

Mezaren ondoren, hamaiketakoa egiteko aukera izango da auzoko elkartean.

Bihar, martxoak 3, Emeterio eta Zeledonio santuen eguna ospatuko dute Azkoitiko Martitte auzoan. 11:30ean, auzoko hildakoen aldeko meza egingo dute elizan. Segidan, hamaiketakoa egiteko aukera izango da auzo elkartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide