Gaur, martxoak 1, Aingeru Guarda eguna ospatzen ari dira hainbat herritar. Ohiko legez, bi izan dira gaurko eguneko protagonistak: mezak eta erroskillak. Aingeru Guardako baseliza jendez leporaino bete da 11:00etako mezarako, eta kanpoan ere jendetza izan da. Meza bukatzean, herritarrek erroskillak erosteko aprobetxatu dute. Hurrengo elizkizuna 13:00etan izango da.