Gi-2634 errepidean, Azkoititik Azkaraterako errepidean Olasoko bidegurutzetik hurbil, bi autoren arteko auto istripua gertatu da gaur arratsaldean, 18:50 aldera. Ertzaintzak Maxixatzeni adierazi dionez, auto bat irauli eta errepidean gurutzatuta gelditu da; bestea, berriz, bide ertzean. Autoetan zihoazenak beren kabuz atera dira, baina bost pertsona izan dira arin zauritutakoak, adin txikikoak tartean. Suhiltzaileez eta ertzainez gainera, osasun langileak joan dira istripuaren lekura eta zaurituak Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.