Testamentuei buruzko hitzaldia izango da datorren asteartean Elkargunean

Maxixatzen.eus

Javier Lazaro notarioak testamentuei buruzko hitzaldia emango du datorren asteartean, martxoak 3, Elkarguneko Oteiza aretoan. Azkoitia Lagunkoiak Udalarekin elkarlanean antolatu du saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Testamentuei buruz jakin beharrekoa izenburupean, Javier Lazaro notarioak testamentuen inguruko solasaldia eskainiko du datorren asteartean, martxoak 3, Elkarguneko Oteiza aretoan. Azkoitia Lagunkoiak eta Udalak elkarlanean antolatu dute saioa, eta parte-hartzea doakoa eta irekia izango da. Solasaldia 18:30ean izango da.

Horrez gain, Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egingo du egun horretan bertan, 18:00etan, Elkargunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide