Hamasei urteren ostean, plazako lurpeko edukiontziak aldatuko ditu Azkoitiko Udalak. Erakundeak adierazi duenez, sistema hidraulikoa "arazoak ematen" ari zen azkenaldian, eta edukiontzien burdinak herdoiltzen hasita zeuden. Hori dela eta, edukiontzi berriak jarriko dituzte plazan, eta hiru aste iraungo dute lanek. Udalak, guztira, 47.735,47 euro bideratu ditu lan horietara.