Heriotzaren inguruan lasaitasunez hitz egiteko beste Death Cafe saio bat antolatu dute biharko Azkoitian. Ohi bezala, 18:00etan elkartuko dira, Elkarguneko Altzibar gelan, eta saioaren inguruan informazio gehiago nahi duenak edota han izena emateko interesa duenak 646 02 21 35 telefono zenbakira (Maider) deitu dezake.
Heriotzari buruz hitz egiteko gunea da Death Cafe, eta han elkartzen direnak lasai eta konfiantza giroan jarduteko aukera izaten dute. Maider Etxeberriak eta Maider Lete dira Azkoitiko kafe tertulien sustatzailetako bi, eta horiekin zein saioetako batean parte hartu zuten zenbaitekin hitz eginda erreportajea kaleratu zuen Maxixatzen aldizkariak urtarrileko zenbakian.