Plaza Ondo jubilatuen elkarteak urteko batzarra egingo du datorren martxoaren 7an, larunbatez. 16:30ean aurreneko deialdia izango da, eta 17:00etan, bigarrena. Besteak beste, iazko kontuen eta ekintzen berri emango dute, eta aurtengo aurrekontua zein kuotak ere izango dituzte hizpide.
Ohi bezala, bileraren ondoren janari sortak zozkatuko dituzte bileran parte hartzen duten guztien artean.