Pentsio duinen aldeko aldarriak ez du etenik

Maxixatzen.eus

Astelehenero bezala, herriko plazan elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek, eta KPIaren araberako pentsioak edukitzea aldarrikatu dute.

Herritarrak hutsik egin gabe elkartu dira gaur, astelehena, pentsio duinak aldarrikatzeko. Astelehenero bezala, eguerdiko kanpaiak jotzearekin bat herriko plazan elkarretaratzea egin dute pentsiodunek, eta ohi bezala, KPIaren araberako pentsioak izatea eskatu dizkiete agintariei.

Datorren astelehenean, ordu eta leku berean izango da kontzentrazioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide