Koloretsu eta alai amaitu dira 2020ko karnabalak Azkoitian. Atzo, zapatua, jende mordoa ibili zen mozorrotuta herriko kaleetan barrena, eta askotariko mozorroak ikusi ahal izan ziren. Gauerdian mozorro lehiaketaren sari banaketa egin zuten plazan.
Epaimahaiak hala erabakita, ondoen apaindutako taberna Latz izan da aurtengoan. Talde txikien kategorian, Lehoi Erregea filmeko pertsonaiek erdietsi zuten lehen postua; bigarren postua, aldiz, zikoinek jaso zuten, eta hirugarrena, afrikarrek. Talde handien kategorian, berriz, berdinketa izan zen bi talderen artean, eta garbiketa zentroak eta Oktoberfestek lehen postua elkarbanatu zuten.
Sari banaketa ekitaldian izan ziren saria irabazi zuten partaide guztiak, eta Azkoitiko Udaleko Sonia Vazquez, Angel Martin eta Laida Beristain zinegotzien partetik jaso zituzten lehiakideek beren sariak.
(Argazkiak: Azkoitiko Udala)