Festa giroa da nagusi herrian goizean goizetik hasita. Eguerdi partetik aurrera hainbat pertsona atera da kalera mozorroa soinean, eta arratsaldean ere jarraipena izan du jaiak. 16:30ean hasita Urolatarrak txaranga kaleak alaitzen ibili da, eta ondoren, Kantu Kolore haurrentzako berbena izan da. Arratsaldeko azken orduetan, berriz, jende mordoa batu da festara, eta gimnastak, abeslariak, marrazki bizidunetako protagonistak nahiz pentsiodunez jantzitakoak ikusi ahal izan dira herriko kaleetan, beste askoren artean. Bestalde, Ilargi Beltza taldeak kontzertua eskaini du plazan eta gozatu ederra hartu dute herriko haurrek, gaztetxoek zein helduek. Gauerdian mozorro lehiaketaren sari banaketa egingo dute plazan, eta orduan jakingo da 2020ko karnabaletako mozorrorik onenak zein diren. Festak, ordea, goizaldera arte jarraituko du.