Umeek arratsaldean nola, gazteek gauean hala. Atzo gauean, plazatik Elkargunera lekualdatu zen festa, eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteek mozorro festaz gozatzeko tartea izan zuten hango aretoan, musikak eta dantzak lagunduta. Gainera, mozorro onenei sariak banatu zizkieten udal ordezkariek.
Atzo arratsaldean hasi ziren karnabalak herrian, ikastetxeko umeek egin zuten kalejirarekin eta ondoren plazan egin zuten dantzaldiarekin. Gaur ere festak ez du etenik izango herrian, eta askotariko ekintzak izango dira eguerditik aurrera:
- 12:00etan, Txalkor txistulari taldearen kalejira.
- 12:30ean, Azkoitiko Musika Bandaren eta Bizkargi musika eskolako banda txikiaren kalejira.
- 16:30etik 18:30era, Urolatarrak txaranga, herriko kaleetan zehar.
- 18:30etik 19:45era, Kantu Kolore haur berbena.
- 19:45etik 21:00era, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
- 23:00etan, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
- 00:00etan: mozorro lehiaketaren sari banaketa, herriko plazan.