Datorren asteburuan hasiko da Erniarraitzek antolatutako X. Erniarraitz Txapelketa. Igandean, martxoak 1, Errezilgo Borondegin abiatuko da aurtengo lehia, 17:30ean. Bigarren kanporaketa, berriz, Zestoako Kultur Etxean jokatuko dute martxoaren 15ean, hori ere 17:30ean. Hirugarren eta azken kanporaketa, berriz, Azkoitian jokatuko dute. Martxoaren 22an, Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute bertso kanporaketa, 17:30etik aurrera. Julene Iturbe bertsolari azkoitiarra, Ane Zuazubiskar, Asier Galarza Muxi, Oier Etxeberria, Imanol Akizu eta Aitor Zubikarai arituko dira Azkoitiko saioan.
Finala, Azpeitian
Txapelketako finala Azpeitiko Gaztetxean jokatuko dute. Martxoaren 27an, ostirala, 22:00etan hasiko da saioa. Finalean sei bertsolari izango dira: hiru kanporaketetako irabazleak eta kanporaketa horietan puntu gehien bildu dituzten beste hiru bertsolari.