'Retrato de una mujer en llamas', 'Las aventuras del doctor Dolittle' eta 'Judy' filmak emango dituzte aste honetan Baztartxon

Maxixatzen.eus

'Retrato de una mujer en llamas', 'Las aventuras del doctor Dolittle' eta 'Judy' filmak eskainiko dituzte ostiraletik astelehenera bitartean Baztartxo antzokian. 

Hiru film ikusteko aukera izango da aste honetan Baztartxo antzokian. Ostiralean, hilak 21, Retrato de una mujer en llamas eskainiko dute zine forumaren barruan, 22:00etan hasita. Zapatuan, saio bikoitza izango da; batetik, haurrentzako Las aventuras del doctor Dolittle filma (17:00) emango dute, eta bestetik, Judy (19:30). Astelehenean, ikuslearen egunean, Judy filma emango dute, 20:00etan. Hona hemen film guztien  aurrerapen bideoak:

Retrato de una mujer en llamas

Las aventuras del doctor Dolittle

Judy

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide