Gaztanenea Formakuntza Zentroko irisgarritasuna eta itxura hobetzeko lanak egiten dihardu Azkoitiko Udalak. Gaur, astelehena, eraikinaren kanpoaldeko arkua konpontzen ari dira; horrez gain, Udalak adierazi duenez, eraikinera sartzeko maldan aluminiozko pletinak ere jarriko dituzte, jendeak irrist egin ez dezan.