Martxoaren 1ean jokatuko da 2020. urteko Donostiako Lilatoia. Aurtengoa 31. edizioa da, eta hara joateko autobusa jarriko du Azkoitiko Udaleko Berdintasun ailak. Autobusa 08:30an abiatuko da Azkoititik Donostiara, Aizkibel liburutegiaren ondoko autobus geltokitik.
Donostiatik itzultzeko ez da autobusik egongo; zerbitzua Donostiara joateko bakarrik izango da. Autobusean joan nahi dutenek Elkargunean eman beharko dute izena hilaren 27a baino lehen.