Oztopo gehiagorik ez leloa izango du aurtengo Haur-minbiziaren Nazioarteko Egunak, eta bihar, zapatua, mundu osoan zehar ospatuko dute. Abarketatxo ludotekan ere bat egingo dute egun horrekin, eta hainbat ekintza prestatu dute biharko. Niños con cáncer elkartea osatzen duten taldeek, tartean Aspanogi elkarteak, zenbait ekintza proposatu dizkiete ikastetxeei eta ludotekei, eta Abarketatxon askotariko ekintzak egingo dituzte gaiaz sentsibilizatzeko, 16:30etik 19:30era bitartean.