Azkoitiko Udalak Inauterietako Mozorro eta Tabernen Apainketa lehiaketak antolatu ditu beste urte batez, eta datorren astelehenean, hilaren 10ean, irekiko da lehiaketetan izena emateko epea. Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da 16 urte edo gehiago izatea, eta horretarako interesa duten herritarrek zein tabernek otsailaren 21era bitartean eman ahal izango dute izena, udaletxeko harrera bulegoan.
Otsailaren 22az, larunbatez, ospatuko dituzte Inauteuriak Azkoitian, eta orduan izango dira bi lehiaketak. Egun horretan, lehiakideek eliza ataritik igaro beharko dute 19:00etatik 20:30era artean, epaimahaiak tarte horretan egingo baitu mozorroen balorazioa. Era berean, tabernetara 20:30etik aurrera joango da, dekorazioa ikustera.