Eskaladaren inguruko hitzaldiarekin hasi zen Azkoitiko Mendi Astea asteartean, eta mendiko eski lasterketez aritu ziren herenegun, asteazkena. Atzo, aldiz, Tor filma proiektatu zuten Floreagako On Bosco aretoan, eta bertan izan zen Silvia Trigueros, herritarren galderei erantzuten.
Triguerosek Tor de Geants izeneko 330 kilometroko lasterketan egindako proba agertzen da filmean, eta horretaz aritu zen hizketan, besteak beste. Atzoko solasaldiarekin amaitu zen aurtengo Azkoitiko Mendi Astea.