Joan den zapatuan, otsailak 1, kontzertuak eskaini zituzten Ro eta Lisabö musika taldeek, Matadeixen. Lisabö 1998an Irunen (Gipuzkoa) sortutako musika taldea da, hardcore eta post-rock generoan murgiltzen da. Ro musika taldea, berriz, Azkoitiko eta Azpeitiko musikariek osatzen dute. Rock instrumentala eta post-rocka dira nagusi beraien doinuetan. Ainhoa Beristainek atera zituen argazkiak bi musika taldeen kontzertuetan.
Argazkiak: Ainhoa Beristain