Mendiko eski lasterketez aritu dira Mendi Asteko bigarren egunean

Maxixatzen.eus

Arkaitz Iruretak, Javi Dominguezek, Izaskun Zubizarretak eta Fermin Ilarregik mendiko eski lasterketak izan dituzte hizpide gaur, asteazkena, Floreaga Ikastetxean. 

Hainbat herritar joan da gaur, asteazkena, mendiko eski lasterketen inguruko hitzaldia entzutera. Arkaitz Irureta, Javi Dominguez, Izaskun Zubizarreta eta Fermin Ilarregi izan dira hizlariak, eta hitzaldira joan direnek, solasaldiaren amaieran galderak egiteko aukera izan dute. Bihar, osteguna, Mendi Asteko azken ekitaldia izango da. Tor filma proiektatuko dute, eta emanaldiaren amaieran solasaldia izango da Iñaki Urresti zuzendariarekin eta Silvia Trigueros filmeko protagonistarekin. Floreaga Ikastetxean izango da solasaldia, 19:30ean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide