Pertsona bat zauritu da Zumarragara bidean izandako istripuan

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 4a, 09:16

Ezbeharra 07:30ak aldera gertatu da Azkoitia eta Zumarraga artean.

Pertsona bat zauritu da 07:30 inguruan Azkoititik Zumarragara bidean, Aizpurutxo aldean, gertatu den auto istripuan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, errepidetik atera da Ford Focus autoa, GI-631 errepidearen 28. kilometroan.

Larrialdi Zerbitzuak gunera bertaratu dira, eta zauritutako pertsona Zumarragako Ospitalera eraman dute. Azpeitiko Suhiltzaileak ere istripuaren gunean izan dira prebentzio lanak egiten. Errepidea garbituta dago, eta normaltasuna da nagusi bi norabidetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide