Astelehenero bezala, herriko pentsiodunek elkarretaratzea egin dute plazan. Herriko plazako eskaileretan bilduta egin dute protesta dozenaka lagunek, eta asteroko aldarriari eutsi diote gaur ere; Pentsio duinen alde karteltxoak izan dituzte eskuetan. Datorren astelehenean, ordu eta leku berean egingo dute kontzentrazioa, eta herritar guztiei egin diete dei protesta ekitaldian parte hartzeko.