Udaleko brigadako langileek inausketa lanak egin dituzte Altzibarren

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 31a, 10:05

Altzibargo Anaitasuna plaza. (Argazkiak: Udala)

Brigadako langileak bi egunetan aritu dira Altzibarren inausketa lanak egiten. 

Udaleko brigadako langileak inausketa lanetan aritu dira Altzibargo Anaitasuna plazan eta plazaren inguruan. Udalak azaldu duenez, landareen "osasuna zaintzeaz gain", inausketa lanekin "gunea argitu egin da, argiari eta haizeari sartzen utziz". Brigadako langileak pare bat egunetan aritu dira inausketak egiten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide