Parte hartu Egunean Behin jokoko Maxixatzenen taldean, eta irabazi sariak astero

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 31a, 09:43

Maxixatzenek Egunean Behin jokoko taldea osatuta du joan den denboralditik. Astelehenean hasiko da denboraldi berria, eta martxoaren 29ra arte izango da martxan. Asteko puntuazio onena eskuratzen duen herritarrak Jausoroko Ogi-Berri gozotegian gosari bat irabaziko du. Astero banatuko du saria Maxixatzenek.

Astelehenean, otsailaren 3arekin, hasiko da Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldia. Aurreko bi denboraldietan izugarrizko arrakasta izan du Codesyntax enpresak garatutako jokoak, eta Maxixatzenek pausoa eman eta Azkoitiko taldea osatzea erabaki zuen azken denboraldian. Orain, ordea, sariekin 

Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean Maxixatzen - Egunean behin izeneko taldea bilatu behar da, eta taldera batzeko F77E25 giltza erabili. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.

Izenak dioen moduan, egunean behin jokatu daiteke sakelako telefonorako egindako aplikazioan. Hamar galdera erantzun behar dituzte erabiltzaileek ahalik eta denbora laburrenean, eta puntuazioaren arabera, astero sariak banatzen dituzte jokoaren sustatzaileek. Izan ere, astekakoa izaten da sailkapena, astelehenetik igandera bitartean lortutako emaitzen araberakoa. Denboraldi berrian, ordea, sailkapen orokorra ere kontuan hartuko du jokoak.

Irabazi saria

Maxixatzenek ere sari berezi bat jarri du logika horri jarraituta. Hain zuzen ere, astea sailkapenaren buruan bukatzen duen lehiakideak Jausoroko Ogi-Berri gozotegian gosari bat irabaziko du. Gosari hori astero-astero banatuko du Maxixatzenek, Ogi-Berri gozotegiari esker.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide