Pentsio, bizitza eta lan duinak aldarrikatzeko asmoz Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba deialdiarekin bat egin du Maxixatzen herri komunikabidearen lantaldearen gehiengoak. Hori dela eta, bihar, egun osoan zehar, Maxixatzenen webgunean ez da ohiko jardunik izango. Dena den, Maxixatzenek greba orokorraren jarraipena egingo du, eta soilik grebaren berri emango du. Hain zuzen ere, gertutik jarraituko ditu greba orokorraren inguruan herrian egiten diren mobilizazioak.