Beste astelehen batez, herriko pentsiodunek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, herriko plazan. Ohi bezala, dozenaka erretiratu elkartu dira Pentsio duinen alde karteltxoak eskuetan zituztela, eta KPIaren araberako pentsioak aldarrikatu dituzte. Datorren astelehenean, leku eta ordu berean elkartuko dira.