Atzoko ilunabarrak irudi ikusgarriak utzi zituen hainbat txokotan, eta Azkoitia ez zen salbuespena izan. Eguzkiak azken hatsa eman aurretik, zeruak oparitutako honako irudi koloretsu hau hartu zuen, esaterako, Oier Rezabal herritarrak San Martin ermitaren magalean. Argazkilariak modu honetara laburbildu du atzoko irudia: "Ilunabarra, sutan".