Euskadiko Esnearen Ligako lehen bilera egingo dute zapatuan

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 14a, 10:45

Zapatuan, hilak 18, egingo dute Euskadiko Esnearen Ligako lehen bilera, Kultur Etxean. Edoskitzean interesa duen edonork izango du bertan parte hartzeko aukera.

Euskadiko Esnearen Ligak 2020ko bileren datak zehaztu ditu, eta zapatuan, hilak 18, egingo du lehen bilera Kultur Etxeko 3. solairuan, 10:00etan hasita. Haur jaioberria nahiz koxkortua dutenek, haurdun daudenek zein edoskitzean interesa dutenek parte hartu dezakete bileran. Gaiaren inguruko informazio gehiago behar duenak honako lotura honetan aurki dezake edo 660 653 417 telefonora deituta.

Hona hemen 2020ko Euskadiko Esnearen Ligako bilerak:

  • Urtarrilak 18, zapatua. 10:00etan.
  • Otsailak 8, zapatua. 10:00etan.
  • Martxoak 14, zapatua. 10:00etan.
  • Apirilak 18, zapatua. 10:00etan.
  • Maiatzak 16, zapatua. 10:00etan.
  • Ekainak 13, zapatua. 10:00etan.

(Oharra: bilera guztiak Kultur Etxeko 3. solairuan egingo dira)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide